Provenza (Frantzia). Ekainaren 1 – 8

Antolatzen du: Ateneo Navarro
Koordinatzen du: Gaudencio Remón

Provenza eskualdea Frantziako ederrenetako bat da. Luberoneko mendi malkarrak, Frantziako herririk politentzat jotzen diren herri zintzilikatuak, bere jauregiak eta abadiak, itsaslabar zuri ikusgarriak dituen kostaldea, izpilikako landak, bere historia eta mistral izugarriak Provenza bidaiariarentzat helmuga berezia bihurtzen dute.

Ibilbidea

Astelehena, ekainaren 1a. IRUÑEA – TOULOUSE – AIX-EN-PROVENCE

Irteera autobusez Gastónetik. Geldialdia Toulousen bazkaltzeko. Helmuga Aix-en-Provence eta ostatua (gau guztiak hotel berean).

Asteartea, ekainaren 2a. AIX-EN-PROVENCE

Bisita gidatua Provenzako hiriburuan, ondare arkitektoniko aberatsarekin. Bazkaria. Granet Museoa, seiehun margolan eta pieza arkeologiko inguru, Cézanneren gela esklusiboarekin.

Asteazkena, ekainaren 3a. CASSIS – MARSELLA

Cassis: arrantzale herria, tren txiki batean igoko gara. Gurutzaldia Les Calanques Parke Nazionalean, itsaslabar zuri ikusgarriekin. Bazkaria. Marsella: bisita panoramikoa.

Osteguna, ekainaren 4a. LUBERONEKO HERRIAK

Frantziako politeenak. Roussillon, koloretasun ikusgarrikoa. Loumarin, mahastien eta almendroondoen artean, kale kiribilduekin. Gordes, herri zintzilikatua. Bazkaria. Senanque Abadia (XII. m.), gaur egun monjeak izpilikoa lantzen dute.

Ostirala, ekainaren 5a. ARLES – LA CAMARGA

Arlesek bere urrezko garaia izan zuen Zesarrek bere legioekin hemen kanpatu zuenean. Hiriaren bisita: anfitrateoa, kriptoportikoa, lurpeko galeriak (UNESCOren Ondarea). Bazkaria. Camargako Parke Naturala (zezena, zaldiak, flamenkoak).

Larunbata, ekainaren 6a. VERDONEKO ARROILAK

Verdoneko Arroila, Europako handiena, Mesclako Balkoietatik gozatuko dugu. Etroit des Cavaliers-eko itsaslabarra, Luberoneko eta Ventouxeko tontorrak. Bazkaria. Dignes-les-Bains, erdigunea. Valensole, izpiliko landak.

Igandea, ekainaren 7a. AVIGNON

Aita Santuen hiriaren ibilaldia: jauregi gotikoa (Aita Santuaren egoitza 1309-1364 artean), St. Bézenet zubia. Bazkaria. Pont du Gard bisita: erromatar eraikuntza K.o. I. mendetik Nimesera ura eramateko (UNESCOren ondarea).

Astelehena, ekainaren 8a. AIX-EN-PROVENCE – IRUÑEA

Geldialdia bidean bazkaltzeko.

————————————————————————————————————————–

Prezioa eta bidaiaren xehetasunak

Prezioa gela bikoitzean
    • Bazkideak: 1.585 €
    • Bazkide ez direnak: 1.685 €
    • Gela indibidualaren gehigarria: 490 €
Prezioak barne hartzen du:
    • Autokarra.
    • 3* Hotela. Gosariak. Zortzi bazkari
    • Gida Lokalak
    • Adierazitako lekuetarako sarrerak
    • Entzungailuak.
    • Asegurua.
    • Ateneoko laguntzailea.

Izen-ematea:

    • Ateneoan: martxoaren 16-17-18 Ateneo Navarron
Hasierako Ordainketa:
    • 500 martxoaren 20-21ean Viajes Navarsol edo Caixabank: ES98 2100 2259 4402 0009 1707

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial
Facebook
YouTube
Instagram
Joan gora