MECNA Nafarroako Gobernuak kultura dinamizatu eta kultur ondarea babestera bideratutako proiektuei ematen dien zigilua da. Zigilu honek enpresei edo partikularrei abantaila fiskalak izatea ahalbidetzen die, interes sozialeko proiektu horien mezenas izateagatik.
Zer esan nahi du honek?
Norbaitek inspiratzen dion, interesgarria iruditzen zaion edo, besterik gabe, jarraitzea nahi duen proiektu bati 50€ ematen badizkio, diru horren %80 itzuliko zaio hurrengo Errenta aitorpenean (hau lehen 150€-etan).
Zergatik MECENAS?
KONPROMISO SOZIALA kulturarekiko.
IKUSPEGI PARTEKATUA kultur proiektuarena.
ONURA FISKALAK kultur mezenasgorako.
Abantaila fiskalak mezenas izateagatik
- NAFARROAN INDARREAN DAGOEN ERREGIMENA 2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa
- PERTSONA FISIKOAK (Nafarroako PFEZ)
- Emaniko lehen 250 €-en % 80.
- 250 €-tik gorako zenbatekoaren % 40
- PERTSONA JURIDIKOAK (Nafarroako Sozietateen gaineko Z.): Bi onura metagarri.
- 1. Zerga-oinarrian kendura, legezko muga jakin batzuekin.
- 2. Kuotan kendura
- Emaniko lehen 300 €-en % 30.
- Gehiagoko zenbatekoaren gaineko % 20.
Zer egin behar dut proiektua babestu nahi badut?
Mezu elektroniko bat idatzi behar diguzu ateneo@ateneonavarro.com helbidera eta kontu-zenbakia emango dizugu zure dohaintza egiteko.
Dohaintza egin ondoren, justifikante bat eman ahal izango dizugu, hurrengo errenta aitorpenean dagokion zatia ken diezazuten.
