Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Literatura Solasaldiak 2026: Indarkeriak literaturan eta komunikabideetan gaur egun duen lilura. David Sánchez Usanos

26 urtarrila - 19:00

Xehetasunak

Data:
26 urtarrila
Ordua:
19:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

  • Nafarroako Liburutegi Nagusia
  • Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
    Iruñea,

Ponente / Hizlaria: David Sánchez Usanos*.
Coordinación y conversa/ Koordinazioa eta aurkezpena: Roberto Valencia. Literatura eta Hizkuntzalaritza Saila
Organiza/ Antolatzailea: Ateneo Navarro y Biblioteca de Navarra. Nafar Ateneo eta Nafarroako Liburutegia

Inoiz baino mundu globalizatuago eta homogeneoago batean bizi gara. Neurri handi batean, horrek Bigarren Mundu Gerratik aurrera Estatu Batuetako hedapen ekonomiko, militar eta kulturalarekin du zerikusia. Harrezkero, gure esperientzia Estatu Batuetatik esportatutakoak baldintzatzen du. Horregatik, une eta geografia horretako zenbait fenomeno kultural eta literario aztertzeak gure pentsatzeko, sentitzeko eta baloratzeko modua hobeto ulertzen lagun dezake. El largo adiós bezalako eleberrien irakurketa arretatsu batetik, A sangre fría bezalako esku-hartzeetatik eta 60ko hamarkada nahasiaren analisitik (Kennedy anaien hilketak, Vietnamgo gerra, Charles Mansonen krimenak), gaur egun indarkeriaren irudikapenak artelan eta literatura-lanetan, baita komunikabideetan ere, duen erakargarritasunaz hitz egingo dugu.

(*) David Sánchez Usanos filosofia irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Arte Ederren Zirkuluko SUR eskolan. Bere ikerketa-ildoak denborazko esperientziarekin eta filosofiaren eta literaturaren arteko elkarguneekin lotuta daude. Fredric Jameson edo William Faulkner bezalako egileak itzuli ditu, eta bere irakaskuntza- eta ikerketa-lana literatura- eta musika-kritikarekin uztartzen saiatzen da. Bere azken argitalpenen artean, A tres versos del final. Filosofía y literatura eta Enfrentarse al espejo. Lecturas del fracaso en la narrativa estadounidense (1951-1961) liburuak nabarmentzen dira.