- ekitaldia hau amaitu da.
Liburu-aurkezpena: Masusta Erreximenta. Ekaitz Bergaretxe
23 urtarrila - 19:00

Hizlariak / Ponente: Ekaitz Bergaretxe*.
Antolatzailea / Organiza: Ines Castiella. Euskara saileko bokala
Ausardiaz eta zintzotasunez betea den lekukotasun honek herri zintzikatu baten itzalpeko bizia erakusten dizu; banalitatez mozorrotutako ezohiko egunerokoa, eta, azken zatian, epikaren analisi pertsonal poetikoa. Biek dute xede bera: geure iragana hurbiletik ezagutzea, oraina hobeto ulertzeko eta, herrigintza, zapalkuntza-egoeratik ateratzeko bide-orria diseinatzea.
(*) Ekaitz Bergaretxe (Baiona). Itzultzaile-interprete ikasketak eginda, lanbide horretan dabil nagusiki. Zenbait artikulu argitaratu ditu, besteak beste, Berrian eta GureBerriak-en. Lehen liburua, Maxusta Erreximenta, Herrimina argitaletxearekin argitaratu du 2024an.

