- ekitaldia hau amaitu da.
Euskal Herriko musika-tresna tradizionalak. Juan Mª Beltran

Hizlariak / Ponente: Juan Mª Beltran*.
Antolatzailea / Organiza: Euskararen Batzordea
Mende erdi baino gehiago darama Juan Mari Beltranek musika-ondarea berreskuratzen, babesten eta transmititzen, bai alderdi materialean bai immaterialean. Alde batetik, desagertzeko bidean zeuden musika-tresna tradizionalak berreskuratu, eguneratu eta belaunaldi berriei ezagutaraztea posible egin du.
Bestetik, euskal herri-errepertorioko konposizioak berreskuratu eta zabaldu ditu, haien testuinguruak eta erabilera kulturalak aztertzearekin batera.
(*) Juan Mª Beltran (Etxarri-Aranatz, 1947) interpretea, ikertzailea, sustatzailea eta musika-irakaslea da; joan den mendeko 60ko hamarkadan hasi zen herri-musikari buruzko materialak biltzen, formatu eta modalitate askotan. Oiartzunen dagoen Soinuene-Herri Musikaren Txokoa zentroaren sortzailea da; bertan folklore tradizionalari buruzko dokumentazio ugari biltzen da. Instalazioak, Euskal Herrian bakarra denak, musika-tresnak, diskoak, ikus-entzunezkoak eta herri-musikaren grabazioak erakusten ditu, eta etnomusikologian espezializatutako liburutegi bat ere badu.

