Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Castaliako zatiak. Fermín Alvira

18 otsaila - 19:30

Xehetasunak

Data:
18 otsaila
Ordua:
19:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

  • Gomen Fabrika
  • Fuente de la Teja kalea, 12, 3. lokala
    Iruñea,

Hizlariak / Ponente: Fermín Alvira*.
Aurkezlea / Presenta: Pedro SalaberriArte plastikoetako bokala
Antolatzailea / Organiza: Arte Plastikoetako Bokalordea

 

Fermín Alviraren obran beti nabarmendu izan da marrazketarekiko interesa eta espazio misteriotsu eta iradokitzaileak sortzeko joera. Esperimentatzeko grinak estiloak eta proposamenak uztartzera eraman du, eta horien aukera-sorta hizkera espresionistagoetatik hasi eta konposizio sintetiko eta orekatuetaraino hedatzen da.

Azken erakusketetan abstrakzioak protagonismoa hartzen joan da, figurazioa baztertu gabe, dena hizkera beraren parte dela defendatuz. Agian azken helburua edertasuna harrapatzea da, betiere pinturaren bidez espiritualtasun-maila jakin batera iristeko irrika horrekin.

(*) Fermín Alvira (Iruñea, 1972) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna eta Madrilgo Instituto Superior de Estudios Psicológicos-en Terapia Artistiko eta Sortzaileetan masterduna. Ibilbide aitortua duen artista, bakarkako zein taldeko erakusketa ugarirekin; hainbat bilduma eta erakundetan presente, eta bere obra pictorikoagatik sariekin saritua.