Buztin-poesia Ōtagaki Rengetsu-ren antologia (Uve Books, 2026)

Ponente / Hizlaria: Regina Salcedo. Antologiaren editorea
Presenta / Aurkezlea: Salomea Slobodian. Poeta
Organiza / Antolatzailea: Mikel Rey. Literatura-bokala
Poesía de Barro antologiak Ōtagaki Rengetsu*-ren nortasun interesgarriaren eta eguneroko bizitzaren ikuspegi zabal eta dinamikoa eskaintzen du. Itzulpen zaindu honetan, bere bertsoen sotiltasuna eta freskotasuna, bere irekitasun eskuzabal eta argia, bere umore-zentzu fina eta, batez ere, artista eta emakume errepikaezin honen gizatasun sakon eta biluzia kontserbatzen saiatu da.
(*) Ōtagaki Rengetsu (1791-1875) Kioton hazi zen, egoera oneko familia batean. Bigarren aldiz alargundu eta lau seme-alaba galdu ondoren, monja budista egin zen eta Rengetsu izena jaso zuen, «Loto-ilargia». Aita hil ondoren, bizi zen tenplua utzi eta bizimodua ateratzen hasi zen olerkiak konposatuz eta bere zeramika-lanetan grabatuz. Denborarekin, Japoniako figura ezagunenetako bat bihurtu zen. Gaur arte, ez zegoen bere literatura-lanaren inolako bildumarik gaztelaniaz.

