Errezitaldi musikatua REC

Parte hartzaileak: Miren Agur Meabe*, Ibon RG**
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala
Emanaldian zehar, Miren Agur Meabek eta Ibon RGk memoria poetiko baten grabazioa antzeratuko dute: testuak, hotsak, ahotsa, irudiak eta musika uztartuz, hainbat item jorrartuko dituzte, hala nola identitatea, habitatak, gorputza, genealogiak, idazkuntza, kontzientzia, kodeak edota kredoak. Bi ahotsen topaldia eta kontrapuntua, memoria poetiko bati eusteko ahaleginean.
(*) Miren Agur Meabe (Lekeitio,1962) Euskal idazle oparoenetarikoa da, bereziki poesian nabarmendu dena. ‘2021ean eman zioten Españako Poesia Saria, Nola gorde errautsak kolkoan`lanarengatik. 2006. urtetik euskaltzain urgazlea ere bada.
(**) Ibon RG (Sestao,1978) Musika sortzen hasi zenetik, hainbat talde eta proiektutan eta hainbat musika-tresna hartuta aritu izan da. Bakarkako ibilbidean, ahotsa da bere lehengai nagusi eta gehienetan, bakarra.bakarra.

