Errezitaldi musikatua REC

Parte-hartzaileak: Miren Agur Meabe*, Ibon RG**
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala
Emanaldian zehar, Miren Agur Meabek eta Ibon RGk memoria poetiko baten grabazioa antzeztu egingo dute: testuak, hotsak, ahotsa, irudiak eta musika uztartuz, hainbat gai landuko dituzte, hala nola identitatea, habitatak, gorputza, genealogiak, idazkuntza, kontzientzia, kodeak edota kredoak. Bi ahotsen topaketa eta kontrapuntua, memoria poetiko bati eusteko ahaleginean.
(*) Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) Euskal idazle oparoenetarikoa da, bereziki poesian nabarmendu dena. 2021ean eman zioten Espainiako Poesia Saria, Nola gorde errautsak kolkoan lanarengatik. 2006. 2011tik euskaltzain urgazlea ere bada.
(**) Ibon RG (Sestao, 1978) Musika sortzen hasi zenetik, hainbat talde eta proiektutan eta hainbat musika-tresna hartuta aritu izan da. Bakarkako ibilbidean, ahotsa da bere lehengai nagusia eta gehienetan, bakarra.

