Mahai ingurua: Komikia gauza serioa da

Hizlariak: Julen Gabiria*, Andrea Prosper*, Martin Etxauri*
Moderatzailea: Maite Mutuberria**
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala
Urtero bezala, aurten ere Biurdana BHI-k Julen Gabiria idazlea eta itzultzailea omenduko du, irakurketa jarraitua antolatuz eta jarduera osagarri honekin. Irakurketarako, Joe Sacco komikigile maltar-estatubatuarrari itzuli dizkion ‘Palestina’ eta Gerra Gazan, eta Art Spiegelman komikigile estatubatuarraren ‘Maus’ hautatu dituzte, eta mahai inguruan gaur egungo komikigintzaz arituko da alorra ongi ezagutzen duten profesionalekin batera.
(*) Julen Gabiria (Galdakao,1973) Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da. Itzultzaile eta idazle ere bada, gehien bat nobela jorratu duelarik orain arte. Eusko Jaurlaritzan, IVAPen egiten du lan.
(*) Andrea Prosper (Madrid,1988) Marrakatue goitizenarekin komikiak eta ilustrazioak egiten ditu, baina ez da horretaz bizi.Egunerokotasunezko irudiak (irudi kostunbristak) egiten ditu, salaketa sozialaz beteak. Bere webgunean edo Instagramen ikusi daitezke bere lanak.
(*) Martin Etxauri (Iruñea,1977) Garai batean komikiak egiten zituen Txo! goitizenarekin, Napartheid eta The Balde aldizkarietan. Egun ez da horretan aritzen. Komikizale amorratua da. Medio berrien artista. Eta berak dioenez: “Egun egiten ditudan ilustrazioak normalean modu generatiboan egiten ditut; programatu, eta programa horretatik irudia sortzen da”
(**) Maite Mutuberria (Eltzaburu,1985) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren, Ilustrazioa ikasi zuen Madrilen. Harrezkero, hezkuntza-proiektuak eta haur eta helduentzako liburuak ilustratzen ditu eta hainbat sari jaso ditu.

