Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu aurkezpena: Zure Arnasa Zaintzeko. Nerea Balda (Erein, 2026)

23 noviembre - 19:00

Detalles

Fecha:
23 noviembre
Hora:
19:00
Categoría de Evento:

Recinto

  • Karrikiri Elkartea

Hizlaria: Nerea Balda San Juan*  (Egilea)
Aurkezlea: Uxue Razkin
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Karrikiri Elkartea

 

Zaintzaren gazi-gozoen inguruan aritzen zaigun eleberri honek alaba nerabezaroan duen emakumea du protagonista, alabaren zaintzari urteak eskaini ondoren, lanera itzuli dena.
Eleberrian aurrera eginda, Alize, Demetrio zaharra eta Nunkui bere zaintzailea ezagutuko ditu eta pertsonaia guztien artean sare bitxia sortuko da, protagonistak harilkatuko duena.
Eleberriak Ramiro Pinilla eleberri laburren saria jaso zuen 2025ean.

(*) Nerea Balda San Juan (Irurtzun, 1975) Euskal filologian lizentziaduna da, eta Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakaslea. (2019) eta Azpimarra (2022)-ren ondoren, hau da bere hirugarren eleberria. Zerokotan elkartearen eskutik, DardaraK poesia liburua kaleratu zuen 2022an.Sariei dagokienez, Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa bi aldiz irabazi du eta 2018an Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketan lehen sariak jaso zituen, narrazio eta poesia kategorietan.