Liburu aurkezpena: Euskara eta biok. Andrea Bella

Hizlariak / Ponente: Andrea Bella*.
Antolatzailea / Organiza: Euskara saila.
Jalgi hadi mundura bidaia-koaderno ilustratua da, eta euskararekiko nire ibilbidea jasotzea du xede nagusia. Liburu-objektu gisa pentsatua izan da, sketchbook kutsuko formatu berezian, eta nire eskutik sortutako marrazkiz lepo dago, estilo desberdinetan landuak; horrela, liburua irakurtzetik bisualki esploratzera jauzi egiteko gomita ere bada. Testu egilea, Ainize Madariaga Muthular senpertarra da eta berak josi ditu maisuki hitza eta marrazkia
(*) Andrea Bella (Montevideo,1978) Uruguaitarra da, eta haur hezkuntzako irakaslea, euskara irakaslea, ilustratzailea, eta azken urteotan Euskaraldiaren eta hikaren sustapenean oso aktiboki parte hartu du. Euskal kulturarekiko eta euskararekiko lotura sakona du, nahiz eta jatorri familiarrak ez diren euskaldunak.

