Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ibilaldi gidatuak Iruñean barna: Sorginen ehiza Iruñean | Leire San Martin

10 junio - 16:00

Detalles

Fecha:
10 junio
Hora:
16:00
Categoría de Evento:

Recinto

  • Filmoteca de Navarra
  • P.º Antonio Pérez Goyena, 3
    Pamplona,


Hizlariak: Leire San Martin*
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala
Iruñeko tokiak eta kaleak gordetzen duten historia ezagutzeko asmoarekin antolatutako ibilaldiak dira, Iruñean barna egingo ditugunak hizlari baten azalpenekin lagunduta

Sorginen ehiza Iruñean
Leire San Martinek izen bereko liburua argitaratu zuen iaz (gazteleraz) eta ibilbideak liburua izango du oinarri. Abiapuntua: Bosquecillo pasealekua, San Lorenzo elizaren atariaren parean.

Ordua: Ibilaldi bakoitzean, bi txanda izango dira: 16,00etan eta 18:00etan
Plaza kopuru mugatua. Izen ematea: euskera@ ateneonavarro.es

(*) Leire San Martin (Iruñea,1995) Artearen historia ikasketak egin zituen EHUn eta ondoren hainbat ikerketetan aritu da. Gaur egun, Nafarroako Artxibategi Garaikidean egiten du lan. 2019an batu zen sorginkeriagatik jazarritako emakumeen memoriaren mundu mailako kanpainiara eta horren haritik argitaratu zion Katakrakek “La caza de brujas en Pamplona”, berak idatzitako liburua.