Hitzaldi-Kantaldia 3 Emazte kantari gogoan
15 marzo - 11:30

Aurkezleak: Patxika Alfaro, Jacqueline Iriart, Maite Ithurbide
Kantariak: Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles Arangiz
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta LABA
Estibaliz Robles “Estitxu”, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo emakume aitzindariak izan ziren euskal musikan.
Iparraldeko beste zazpi emakume izango ditugu euren omenez: Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles euren abestiak kantatzen eta Patxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide euren aurkezpena egiten, Pantxika Heguiapal argazkiek lagundurik.
Abesti onak ez dira inoiz zahartzen.

