Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Errezitaldi musikatua ‘Bizi sintetikoak’

16 diciembre - 19:30

Detalles

Fecha:
16 diciembre
Hora:
19:30
Categoría del Evento:

Local

  • Civivox Condestable – Kondestablearen Civivox
  • C. Mayor, 2
    Pamplona,

Leire Vargas* – Jaime Nieto**
Antolatzailea / Organiza: Nafar Ateneoa eta  Iruñeko Udala

 

Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. Bizi dugun egoera soziopolitikoari erantzungo dio poetak, guztioi eragiten diguten gatazketatik hasi eta belaunaldi gazteagoen egoera zehatzagoetara. Frustrazioz eta etsipen gordinez batzuetan, eta amorrua gauzak aldatzeko gogo bilakatzeko dei eginez bestetzuetan. Irakurketa hutsa bainoago, testuek diotenari gorputza eta ahotsa emango die eszenara salto egin duen poetak.

(*) Leire Vargas (Durango 2002). Idazlea eta itzultzailea. 2021an Irun Hiria Kutxa literatur saria irabazi zuen eta 2024an idatzi zuen hurrengo poesia liburua. Jendaurrean ere ibilitakoa da, besteak beste, eRRe bertso-emanaldiarekin. Mugimendu feministaren eta LGTBQ+ mugimenduaren parte da.

(**) Jaime Nieto (Ondarroa 1976). Musikaria. Baxua,gitarra eta teklatuetan ere aritzen da, baina sintetizagailuak ditu interesgune nagusi. Musika irakasteaz gain, Joseba Irazoki, Rafa Rueda, WAS, eta Atom Rhumbarekin batera lanean aritu izan da. Azken urteetan El Columpio Asesino taldearekin ibili da.

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial
Facebook
YouTube
Instagram
Scroll al inicio