- Este evento ha pasado.
Dokumental proiekzioa: Sorgina banaiz!

Zuzendaritza / Dirección: Asisko Urmeneta*
Antolatzaileak / Organizan: Nafar Ateneoa eta
Iruñeko Udala
Dokumentalak oinarri hartzen du Euskal Herrian sorgin ehizaren lehen kondena kolektiboaren 500. urteurrena. Prozesu historiko haiek argitu nahian, lan-hipotesia bat lantzen da: “sekta satanikoaren” teoria europar elite intelektualaren eraikuntza artifizial bat izan zela, auzitegi laiko zein erlijiosoetatik ateratako ingeniaritza juridiko hutsa: sorginkeria demoniakoa “herria izutzeko koartada” bat baino ez zen izan.
(*) Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) Nafar irudigilea, komikilaria eta idazlea da. Horrez gain, ETB1 Mihiluze saioan jardun zuen karikaturak egiten eta Juanjo Elordirekin batera, ‘Munduaren bira 80 egunetan’ eta ‘Gartxot’, filmak zuzendu zituen. Bere sorlanetan, irudien estetika eta karikatura kezka eta gai sakonagoen adierazle dira.

