Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dokumental proiekzioa: Emak bakia – 100 urte

27 marzo - 19:00

Detalles

Fecha:
27 marzo
Hora:
19:00
Categoría del Evento:

Local

  • Civivox Iturrama
  • C/ Esquiroz, 24
    Pamplona,


Hizlaria / Ponente: Oskar Alegria
Antolatzaileak / Organizan: Euskara bokalia

 

Oskar Alegriak, zuzendari bezala 2012an egin zuen debuta Emak Bakia baita filmarekin. Ipar Euskal Herriko kostaldeko etxe baten bilaketari buruzko filma da; 1926an Man Rayk Emak Bakia filmatu zuen etxearen bilaketa, hain zuzen. Alegriak etxe hori aurkitu nahi du, eta pista gisa Man Rayren filmean agertzen diren hiru planoak besterik ez ditu: bi zutabe, kostaldearen ikuspegi bat eta sarrerako atearen irudia. Bilaketa horretan bere bidaiaren planoak eta Man Rayren filmarenak tartekatzen ditu. Pelikularen erdialdera etxea aurkitzen du, eta zerotik hasten da berriro. Etxea aitzakia bat da Alegriarentzat, helburua bidea da, ez helmuga.

(*) Oskar Alegria (Iruñea, 1973) Zinemagile atipikoa da. Kazetari gisa aritu da, eta 2013 eta 2016 artean Iruñeko Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen. 2012an egin zuen debuta, eta ordutik bilaketa-istorioak eskaintzen dizkio publikoari, oso ohikoa ez den narratiba batetik kontatuta. Kazetari gisa, bidaiei buruz idatzi zuen, eta horrek lotura estua du bere zinematografiarekin.