Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

WikiEmakumeok-Iruñea

22 maiatza - 19:00

Xehetasunak

Data:
22 maiatza
Ordua:
19:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

  • Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea

Hizlaria: Marisa Barrena
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Zaldiko Maldiko Elkartea

 

Iruñerrian sortu den WikiEmakumeak taldeak deituta, Marisa Barrena etorriko da haien esperientzia kontatzera eta hemengo taldea martxan jartzen laguntzera. WikiEmakumeak 2015eko azaroan sortutako euskal ekimena da, Wikipedian genero-arrakala murriztea helburu nagusi duena. ‘Wikimujeres’ proiektuaren baitan kokatzen den taldea da, eta entziklopedia askean emakume erreferenteen ikusgarritasuna, euskararen presentzia eta genero-ikuspegia areagotzea du xede.

(*) Marisa Barrena (Zornotza, Bizkaia, 1951) emakume ekintzailea eta erreferentea da euskaran, feminismoan eta euskal kulturan; bere militantzia eta konpromisoari esker, etengabeko lana egin du herrigintzan. Wikiemakumok ekimenaren sortzailea da, eta Euskal Wikipedian emakumeen presentzia urria gizonen pare jartzeko lanean dihardu.