Verte y no verte: Gau flamenkoa Rafael Albertirekin batera
Parte-hartzaileak: La Lola Connection musika taldea. Kantaorea: María Sánchez. Gitarra: Ernesto de Margarita
Poeta: Antonio San Miguel
Antolatzailea: Poesia Batzordea
Laguntzailea: Casa Sabicas Flamenko Kultur Etxea
Verte y no verte Rafael Albertik 1935ean bere lagun Ignacio Sánchez Mejías zezenketariaren oroimenez idatzitako poema-liburua da; urte hartan bertan hil zen zezenketaria, Manzanaresko plazan adarkada bat jaso ondoren. Talavera de la Reinatik etorritako La Lola connection flamenko taldeak emanaldi paregabea eskainiko digu, poesia eta flamenkoaren duendea eskutik helduta joango diren gau magiko batean. Lirikak eta kantu urratuak giza existentziak bizitzaren eta heriotzaren artean duen kontrastea ezagutaraziko digute beste behin.
Ekitaldia amaitzean, mokadutxoa eta ardoa zerbitzatuko dira parte-hartzaile guztientzat.
Prezioa: 20 € (edukiera mugatua). Aldez aurreko izen-ematea: Casa Sabicas, 629 900 204

