- ekitaldia hau amaitu da.
Netflix, YouTube edo TikTok-en atzean: zure arreta lortzeko gerra

Hizlaria: Pina Mezzera*
Aurkezlea: Pedro Salaberri
Zer gertatu behar da telebista piztu eta Gran hermano-ren tokiko bertsio bat aurkitzeko? Nola azaltzen da Espainiako erdi aldeko neskato askok Netflixeko film korear baten kamisetak eramatea? Zer esan nahi du gaur egun YouTuben edo TikToken denbora gehiago emateak, serie edo film tradizionalak ikusten baino?
Honen guztiaren atzean pertsonak, estrategiak, algoritmoak eta diru asko daude. Hitzaldi honetan munduko industria eraginkorrenetako bat nola mugitzen den ezagutuko dugu, sektoreko erraldoiek ere zer erronka dituzten eta zergatik izango diren hurrengo urteak erabakigarriak gure aisialdia nola erabiliko dugun zehazteko.
(*) Pina Mezzera (Uruguai, 1988) nazioarteko hedabideen eta telebistaren industriako kazetari espezializatua da. Bere lanaren helburua sektoreko profesionalei joerak identifikatzen eta sormen- zein negozio-erabaki hobeak hartzen laguntzea da. Cveintiuno aldizkariaren editorea da, C21Media-ren gaztelaniazko dibisioa; C21Media industria honetarako argitalpen eta ekitaldietan lider den britainiar enpresa da. Halaber, Content Americas-en programazio editoriala zuzentzen du; ekitaldi horrek urtero Miamin 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu. Montevideoko Unibertsitatean Komunikazioan lizentziatua da, eta Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Gidoigintzako masterra du.

