Liburuekin bidaiatzea. Ateneo Geltokia. Rosa Blascoren La Provenzako sanatorioa
18 maiatza - 18:30

Hizlaria: Rosa Blasco. Medikua eta idazlea
Proventza, 1889. urtea. Galo Aldave jatorri espainiarreko mediku gaztea Saint-Remyra (Arlesko barrutia, Rodanoren Ahoak departamendua) iritsi da, eroetxe batean gertatutako heriotza bitxi batzuk ikertzeko. Misterioa, maitasuna, intriga eta jeloskortasuna uztartzen dituen eleberri historiko hau Proventzako paisaia iradokitzaileetan girotuta dago.

