Liburu aurkezpena: Harakinaren Alaba. Yurre Ugarte Rodriguez

Hizlaria: Yurre Ugarte Rodriguez* (Egilea)
Aurkezlea: Ines Castiella Imaz. Euskara eleduna
Geruza ugariko testua osatu du Yurre Ugartek, egin ahala eraikitzen den eleberri baten itxuran, era askotako osagaiak biltzen dituena: familia ustez tradizional baten lehortasun emozionala, gaztetxo baten bilaketak eta noraeza, telebista eta zinema munduko erronka eta ajeak, idazketari buruzko hausnarketak, emakumeen kontrako indarkeria sexuala.
(*) Yurre Ugarte Rodriguez (Tolosa, 1968) EHUn kazetaritzan lizentziatu eta gero, fikziora egin zuen jauzia. Ordutik, hamaika telesailen sortzaile, gidoilari edota editore izan da, eta narrazio bildumak, marrazki bizidunetako filmak, antzezlanak eta haur-gazteentzako liburuak idatzi ditu. Joana Maiz nobela grafikoa eta Katu Hegoduna komikia argitaratu zituen, Joseba Larratxeren marrazkiekin.

