Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Liburu-aurkezpena: Euskara eta biok. Andrea Bella

14 maiatza - 19:00

Xehetasunak

Data:
14 maiatza
Ordua:
19:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

  • Nafarroako Liburutegi Nagusia
  • Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
    Iruñea,

Hizlaria / Ponentea: Andrea Bella*.

Antolatzailea / Organiza: Euskara Saila.

 

Jalgi hadi mundura bidaia-koaderno ilustratua da, eta euskararekiko nire ibilbidea jasotzea du helburu nagusia. Liburu-objektu gisa pentsatua izan da, sketchbook kutsuko formatu berezian, eta nire eskutik sortutako marrazkiz lepo dago, estilo desberdinetan landuak; horrela, liburua irakurtzetik bisualki esploratzera jauzi egiteko gonbita ere bada. Testuaren egilea Ainize Madariaga Muthular senpertarra da, eta berak josi ditu maisuki hitza eta marrazkia.

(*) Andrea Bella (Montevideo, 1978) uruguaitarra da, eta haur-hezkuntzako irakaslea, euskara-irakaslea, ilustratzailea, eta azken urteotan Euskaraldiaren eta hikaren sustapenean oso aktiboki parte hartu du. Euskal kulturarekiko eta euskararekiko lotura sakona du, nahiz eta jatorri familiarrak ez diren euskaldunak.