- ekitaldia hau amaitu da.
Kultura egiten zahartzaroan: Zer leku hartzen dute adineko pertsonek etengabe aldatzen ari den gizarte batean? Carmen Izal

Ponentes / Hizlariak: Carmen Izal*
Nafar Ateneoak espazio berri hau irekitzen du Kultura egiten zahartzaroan zikloaren barruan, pertsona eta komunitate gisa zuzenean eragiten digun gai baten inguruan topagune bat sortzeko asmoz. Saio hauei Carmen Izalekin emango diegu hasiera, eta berak gaur egungo gizarte-unean zahartzeak zer dakarren aztertuko du: zer espero den zahartze-prozesuan dauden pertsonengandik eta zer ekarpen egin diezaieketen gizarteari. Topaketa entzuteko, ideiak trukatzeko eta elkarrekin pentsatzeko denbora gisa planteatzen da. Bizi dugun uneaz jabetzera eta gure eginkizunaz hausnartzera gonbidatzen duen espazio lasai eta ireki gisa.
(*) Carmen Izal psikologo klinikoa da, harreman interpertsonaletan eta sexu- eta bikote-terapian aditua. Jarduera psikoterapeutikoa Nafarroako eta estatuko elkarte eta erakundeekin elkarlanean hainbat ikastaro ematearekin uztartu du.

