Liburu aurkezpena: Salomea Slobodianen Nadir (Celya argitaletxea, 2026)

Ponente / Hizlaria: Salomea Slobodian*
Aurkezlea: Roberto Valencia
Organiza / Antolatzailea: Mikel Rey. Literatura Arloko Batzordekidea
Zenit: toki bateko bertikalak zeru-esferarekin egiten duen elkargunea, behatzailearen buru gainean; halaber, norbaiten edo zerbaiten gailurra edo unerik gorena.
Nadir: zeru-esferan zenitaren aurrez aurre dagoen puntua. Denborak dena goratzen du, baina azkenean erorarazi egingo du. Eta gure memoriak ez du gauzak ziren bezala gogoratzeko balioko, beti egongo baita hutsune gaindiezin bat, nahitaezko distortsio bat. Dena den, badago argia. Badira galerak, mina, aldi berean sakramental eta lasai den denbora bat, baina baita topaketak eta afektuzko konplizitateak ere.
Poema-liburu delikatua eta nostalgikoa, Poesiako León Felipe XXIV. Nazioarteko Saria irabazi zuena; epaimahaiaren hitzetan, «ez da erraza, baina bai bikaina, hizkuntza-lanketa konplexukoa, oso gaurkoa, eta irakurtzea merezi duena.»
(*) Salomea Slobodian Kieven (Ukraina) jaioa da eta Iruñean bizi da. Poema-liburu hauen egilea da: El polvo de la resina sin filtrar (¡Sé escritor! Sari Nazionala, 2014), Rododendro dice (2016) eta Tanta noche adentro (José Mármol Poesiako I. Sari Hispanoamerikarra, 2026); horrez gain, Ana María Matute XXXVI. Kontakizun Sariko finalista izan zen El pie, el pan y la dorífora lanarekin (Torremozas, 2025). Bestalde, bere poesia-proiektuak Nafarroako Gazte Artearen Topaketetan hautatu zituzten 2024ko eta 2025eko edizioetan. Salomea Filosofian doktorea da eta eskolak ematen ditu Nafarroako Unibertsitatean eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean.

