Proiekzioa eta solasaldia: Pedro Miguel Etxenike. Naturaren sekretua

Hizlariak / Ponentes: Pedro Miguel Etxenike*
Presenta / Aurkezlea: Fermin Erbiti
Dokumentalak Pedro Miguel Etxenikeren bizitza eta lana jorratzen ditu. Zientziari buruzko bere hausnarketak eskaintzen dizkio publikoari: zer den, zertan datzan eta zergatik den hain garrantzitsua, modu hurbil eta intimoan aurkeztuta. Etxenikek berak dioen bezala, zientzia “etorkizun bidezkoago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua da, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra”.
Naturaren sekretua (2018) 55 minutuko dokumentala da, José Antonio Pérez Ledok zuzendua eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta K2000k koproduzitua. Obrak Pedro Miguel Etxenike fisikari nafar ospetsuaren bizitza, pentsamendua eta zientziari, edertasunari eta ezagutzari buruzko hausnarketak biltzen ditu.
(*) Pedro Miguel Etxenike (Izaba, 1950) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) materia kondentsatuaren fisikako katedradun emeritua eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Materials Physics Centerreko (MPC) presidentea. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren ohorezko presidentea, Zientzien Errege Akademiako eta Académie Royale de Belgiqueko osoko kidea, eta European Physical Societyko ohorezko kidea.

