Kultura eginez zahartzaroan: elkarrizketarako gunea. Ignacio Pajón Leyrarekin topaketa. Esperientziaren ahotsa: zahartzaroaren ikuspegia filosofia helenistikotik

Hizlaria: Ignacio Pajón Leyra
Aurkezlea: Roberto Valencia
Beste ikuspegi negatiboago batzuen aldean, filosofia helenistikoak eta erromatarrak askotan zahartzaroa bizitzaren gailurtzat hartu zuen; jakinduria eta zuhurtzia mailarik gorenera iristen diren existentziaren etapa gisa, indar fisikoaren galera jarduera intelektualarekin ordezkatzen dena, eta gizaki batek helburu izan ditzakeen plazer gorenenak eta nobleenak agertzen diren garaia (ezagutzari eta esperientziari lotutako plazerrak, eta gaztaroaren bulkada desordenatuetatik askatuak).
Jarrera filosofiko askotarikoetako egileek, hala nola estoizismoak, epikureismoak eta eklektizismoak, ikuspegi horretatik landu zuten zahartzaroaren fenomeno bizigarria, eta beren testuetan bizitzako etapa honi buruzko gogoetak utzi zituzten, intelektualki emankorrenetako alditzat eta lasaitasuna eta zoriona bilatzeko egokienetako garaitzat balioesteko modukoak.
Horrela, topaketa honetan zehar Seneka, Zizeron, Epikuro edo Enoandako Diogenes bezalako filosofoek lagunduko gaituzte, eta ondo zahartzen jakiteko arteari eta gaztaroa atzean utzi arren komunitateari ekarpen handia egiten jarraitzen dutenen gizarte-garrantziari buruzko haien zenbait gogoeta aztertuko ditugu.
(*) Ignacio Pajón Leyra filosofoa, saiakeragilea, itzultzailea eta filosofia zaharreko irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Hainbat liburu eta ikerketa-artikulu idatzi ditu pentsamendu eszeptikoari, sofistikari, epikureismoari, estoizismoari edo zinismoari buruz. La tinaja de cristal: cinismo, desnudez y transparencia (2020) lanagatik, Diderot Saiakera Saria eman zioten. Bere azken liburua Escépticos. Los filósofos de la mirada atenta. da.

