Ibilaldi gidatua: Askatasunaren plaza eta monumentua. Javier Mangadorekin

Ponente- Hizlariak: Javier Mangado*
Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala
Topagunea: Karlos III.aren amaieran, Askatasunaren plazaren sarreran
Askatasunaren plazan eta monumentuaren kanpoaldean ibiliko gara, eta haren historia, Zabalgunearen amaierako hirigintzan izan zuen eragina, orduan jada haren eraikuntzak eta eskaintzak sortu zuten polemika, sortutako arazoak, ondorengo gainbehera eta urte haietako hainbat pasadizo ezagutuko ditugu.
Plaza mugatuak. Izen-ematea WhatsApp bidez 620208682 zenbakian
(*) Javier Mangado (Iruñea, 1952) Urte askotan Fisika eta Kimikako irakaslea izan da. Iruñeko Udal Dantzari Taldeko eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izan zen, eta gaur egun Iruñeko Katedraleko Kanpai-jotzaileen taldekoa da. Horrez gain, euskara irakasten die helduei, liburuak eta artikuluak idazten ditu eta hitzaldiak eta ibilaldiak egiten ditu Iruñeko historian zehar.

