- ekitaldia hau amaitu da.
Errezitaldi musikatua ‘Elurra’

Castillo Suarez* eta Sara Zozaia**
Antolatzailea / Organiza: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala
Nonbaiten elurra egiten duen bitartean, elurra ari duen kantak eta poemak bilatu ditugu. Izan ere, poemek eta kantek elurraren albo-ondorio berberak dituzte: aztoratzen gaituzte, oztopo dira zenbaitetan, gaixotu gaitzakete; baina, horretaz gain, edo horren gainetik, gure gorputzaren atalak sentiarazteko balio digute. Denborari neurria hartzeko balio digute.
(*) Castillo Suarez (Altsasu, 1975). Euskal idazle, Euskara teknikaria toki-administrazioan, filologo eta euskaltzain osoa da. Literaturan, poesia eta haur literatura jorratu ditu eta lan oparoa dauka bietan. Hainbat sari eta errekonozimendu jaso izan ditu bere ibilbidearengatik.
(**) Sara Zozaya (Donostia, 1994) Gipuzkoar konposatzaile, musikari eta abeslaria da. Umetan akordeoia joz hasi zuen bere ibilbidea eta 12 urte zituela, lehen abestiak konposatzen hasi zen. Musika talde batzuetan egon ondoren, orain bakarka aritzen da.

