Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Miguel Zozayarekin hitzaldi ilustratua: Peter Watkinsen zinema

22 urtarrila - 19:00

Xehetasunak

Data:
22 urtarrila
Ordua:
19:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

  • Nafarroako Filmoteka
  • P.º Antonio Pérez Goyena, 3
    Iruña,


Aurkezlea: Miguel Zozaya*
Antolatzailea: Patxi Burillo. Zinematografia Batzordekidea

 

Peter Watkins zinemagile britainiarra, joan den urriaren 31n zendua, gure garaiko azken egile ustelgaitzetako bat izan zen. Bere lanak boterearen zerbitzura zeuden komunikabideen manipulazioaren eta uniformizazioaren kritika planteatu zuen, ohartaraziz totalitarismoa, askatasun zibilik gabeko gizartea eta armagintza nuklearra oso hurbileko arriskuak zirela.

Watkinsek bere loria unea izan zezakeen 1966an, Historiako lehen zinemagilea izan baitzen Fikziozko Dokumental Onenaren Oscarra irabazten, BBCk ekoitzitako fikzio bati esker. Hala ere, kate britainiarrak debekatu egin zuen aipatutako lana, The War Game, eta bi hamarkada luzez zentsuratuta egon zen. Filma Britainia Handiaren aurkako eraso nuklear baten erdian filmatutako albistegi gisa aurkezten zen. Orson Wellesen “Munduen Gerra” irratsaio ospetsuaren ildotik, Watkinsek dokumental faltsua asmatu zuen, baina batez ere erakusten zuen zinema politikoa zein ausarta izan zitekeen forman.

Une honetan, Trumpek eta Putinek beren proba nuklearrak berraktibatzen dituztenean eta zentsura berriro BBCren gainean hegan dabilenean, Peter Watkinsen desagerpenak premiazkoa egiten digu haren pentsamendua eta lana berreskuratzea.

(*) Miguel Zozaya. Zinema Teoria, Analisi eta Dokumentazioan doktorea da EHU/UPVn, eta Antonio Drove, José Germán Huici edo Antonio Abad Ojuel bezalako zinemagileei buruzko liburuen egilea da. Nafarroako Ateneoko Zinematografia Batzordekidea eta Punto de Vista Jaialdiko Hautaketa Batzordeko kidea izan da.