‘José Hierro’ Nazioarteko Poesia Sariak ia 1200 lan jaso ditu.
Edizio honetako irabazlea Regina Salcedo Irurzun izan da, Uraren Puntu Hirukoitza lanarekin.
Salcedok ibilbide literario sendoa du poesian eta narratiban, eta gidoilari eta tailer eta klub literarioen koordinatzaile gisa ere lan egiten du.
Gaur egun Ateneo Navarroko Literatura eta Linguistika bokalaren kargua betetzen du. Zorionak, Regina!
Saritutako liburuaren aurkezpena azaroaren 19an, asteazkena, egingo da, 20:00etan Walden liburudendean.
