
Antolatzen du: Ateneo Navarro
Koordinatzen du: Gaudencio Remón
Iruñetik autokarrez egindako bidaia, Toledo hiria eta Gaztela-Mantxako beste hiri batzuk (Illescas, Ciudad Real, Guadalajara, Hita) sakon ezagutzeko. Garrantzi berezia emanen diegu Grecoren Ibilbideari eta Puy du Fou ikuskizunari. Era berean, On Kixote eta Hitako Artziprestearen lurrek eskaintzen duten gastronomia
aberatsaz gozatuko dugu.
Ibilbidea
Igandea, irailak 6.
Iruñetik irteera. Geldialdia
Medinacelin, bere erromatar iragana eta Urrezko
Mendeko arkitektura miresteko. Bazkaria. Toledora iritsi eta ostatua.
Astelehena, irailak 7.
Bisita gidatua Hiru Kulturen Hirian barna (meskita, sinagoga, komentuek). Bazkaria «cigarral» tipiko batean. Grecoren ibilbidea: Santa Cruz museoa, Oballe kapera, Ospitale Zaharra, Armiño etxea, Santo Tomé (Orgazko jaunaren ehorzketa), Grecoren museoa.
Asteartea, irailak 8.
Santa Maria katedrala, Alkazarra (Armadaren Museoa, Gaztela-Mantxako Liburutegia). Bazkaria Puy du Fou parkearen barruan, bertako giro ezberdinekin (Puebla Real, Askar Andalusí, Venta de Isidro, Arrabal). Gauean, Sueño de Toledo ikuskizun handira joanen gara.
Asteazkena, irailak 9.
Ekskurtsioa Illescasera, Caridad santutegiko bost Grecoak bisitatzeko. Aranjuezera joatea. Bazkaria. Errege Jauregia eta lorategiak bisitatzea (Gizateriaren Ondarea). Toledora itzulera.
Osteguna, irailak 10.
Ciudad Realera iritsi eta bisita gidatua: Katedrala, Santiago eliza, Merced eliza, Cervantes eta Kixote museoa. Bazkaria. Arratsaldean, ibilbide gidatua Tablas de Daimiel parkean (Parke Nazionala eta Biosfera Erreserba). Ciudad Realera itzulera eta ostatua.
Ostirala, irailak 11.
Guadalajarara iritsi eta bisita gidatua: Infantado jauregia, Cotilla jauregia, Piedad komentua, Katedrala.
Bazkaria. Arratsaldean Hitara joanen gara; bertan bizi izan zen Juan Ruiz, Hitako Artziprestea, gure Erdi Aroko letren loria den Libro de buen amor lanaren egilea. Bere etxe-museoa eta upategi-kobazuloak bisitatuko ditugu. Segoviara joatea, afaria eta ostatua.
Larunbata, irailak 12.
Lermara (Burgos) iristea. Bisita gidatua bere alde zaharrean barna, jauregi eta etxe nobleekin. Bazkaria jatetxe tipiko batean, Europako arkumerik onena dastatzeko (Camilo José Celak esan bezala). Iruñera itzulera.
————————————————————————————————————————–
Prezioa eta bidaiaren xehetasunak
Prezioa gela bikoitzean
- 35 pertsona: 1.325 €
- 30 pertsona: 1.385 €
- 25 pertsona: 1.430 €
- Bazkide ez direnentzako gehigarria: 100 €
- Gela bakunaren gehigarria: 315 €
Prezioak barne hartzen du:
- Autokarra.
- 4* hotela. L/O. Zazpi bazkari eta afari bat.
- Gida Lokalak
- Adierazitako lekuetarako sarrerak
- Aurikularrak.
- Aseguru turistikoa.
- Ateneoko laguntzailea.
Izen-ematea:
- Ateneon: ekainaren 9, 10 eta 11n Ateneoko WhatsAppean: 620 208 682
Garrantzitsua: NANaren kopia eraman behar da Navarsol Bidaiak agentziara.
- Ateneon: ekainaren 9, 10 eta 11n Ateneoko WhatsAppean: 620 208 682
Hasierako Ordainketa:
- 500 € ekainaren 12-13an Navarsol Bidaiak agentzian edo Caixabank transferentzia bidez: ES98 2100 2259 4402 0009 1707

