13 Jun./ Txomin Peillen eta Joseba Sarrionaindia solasean

Topaketa Literarioa

Date: astelehena / 13 / Ekaina / 2022
Ordua: 19:00
Tokia: Nafarroako Liburutegia


Plano de localización: aquí

Koordinatzailea:
Ines Castiella Imaz, Euskara eta Euskal Kultura eleduna eta Zientzia eleduna

Antolatzaileak:
Nafarroako Liburutegioa
eta Nafar Ateneoa

Partehartzaileak:
Txomin Peillen Karrikaburu
Joseba Sarrionandia Uribelarrea



Txomin Peillen eta Joseba Sarrionaindia solasean 

Euskal literatura garaikidearen aitzindariak diren Joseba Sarrionaindia Txomin Peillenekin arituko da bere ibilbide literarioaz eta beraien arteko harremanaz solasean eta bide batez gaur egungo euskal literatura zertan den ere gogoetatuko dute bion artean, biok argitaratu bait dituzte liburuak berriki.

Joseba Sarrionaindia conversará con Txomin Peillen, ambos referentes de la literatura vasca contemporánea, sobre la trayectoria literaria de Txomin Peillen y la relación que los une; de paso reflexionarán sobre en qué estado se encuentra actualmente la literatura vasca, ya que ambos siguen publicando libros hoy en día.

Txomin Peillen Karrikaburu (Paris, 1932ko azaroaren 17a – ) Euskal idazlea eta egun euskaltzain osoa da, Santa Grazi eta Baiona artean bizi dena. Sorbonako Unibertsitatean egin zituen Biologia eta Geologia ikasketak, eta bertan ezagutu zuen berak bezala jatorri zuberotarreko Jon Mirande.
Bere bizitzan zehar liburu anitz idatzi ditu. Biologia irakaslea izana, gero euskara irakaslea, orain katedradun emerito da. Etnografiaz (bi beka) eta hizkuntzalaritzaz hainbat ikerketa lanetan parte hartu du. Jenero literario guztiak landu eta argitaratu ditu baita hainbat sari jaso ere. Euskal literatura umorezkoa, fantastikoa, politikazkoa, poliziakoa eta erotikoa jorratzen aintzindaria izan da. PEN euskal klubaren kide nabarmena eta gaur egungo ohorezko lehendakaria da.

Escritor vasco y miembro de Euskaltzaindia, actualmente reside entre Baiona y Santa Engracia. Realizó estudios de Ciencias (Biología y Geología) en la Universidad de la Sorbona donde conoció a Ion Mirande, también de origen zuberotarra.
A lo largo de su vida ha escrito una gran cantidad de libros. Fue profesor de biología, después profesor de euskara y actualmente posee el título de catedrático emérito. También ha participado en varios proyectos de investigación sobre etnografía y lingüística vasca. Tiene publicados libros de todos los géneros literarios y su trabajo ha recibido diversos reconocimientos. Puede considerarse pionero en la literatura vasca de humor, fantástica, policíaca, erótica y política.
Actualmente es miembro honorífico de club literario Euskal PEN.

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958) Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle modura lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. 2016an, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean euskal irakurle izendatu zuen. Egun, euskaltzain urgazlea da.
Idazle bezala, jenero guztietako liburuak idatzi ditu, baita hainbat sari jaso ere. Horretaz aparte, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak. Beste hainbat idazleren lanak ere itzuli ditu, tartean T. S. Eliot, Manuel Bandeira edo Fernando Pessoa.

Es Licenciado en Filología Vasca por la Universidad de Deusto. Ha trabajado como profesor de euskara, profesor de fonética en la UNED de Bergara y ha colaborado como docente en UEU. Publicó sus primeros trabajos en las revistas Zeruko, Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi. Junto con Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde y otros escritores, es creador del grupo literario ‘Pott banda’. Es también uno de los creadores de la revista Ibaizabal. El instituto vasco Etxepare le concedió la plaza de lectorado en la Universidad de La Habana. Actualmente es miembro de Euskaltzaindia.
Ha escrito numerosos libros en euskara de todos los géneros y su trabajo ha sido reconocido varias veces con diversos premios. Igualmente ha traducido al euskara obras de la literatura universal, principalmente inglesas, así como libros de otros autores entre los que se encuentran T. S. Eliot, Manuel Bandeira o Fernando Pessoa.