24 May./ Actividad en Euskera – Kontzertu Dramatizatua.

Isiltzen joan zirenak Las que se fueron silenciando

Date / Día: Astelehena, 24, Maiatza, 2021 / Lunes, 24 de mayo de 2021
Ordua / Hora: 19:00
Lekua  / Lugar Kondestablearen Jauregian / Palacio del Condestable
Plano de localización: aquí

* AFORO COMPLETO *

Egileak / Intérpretes:
Amelie & Xirrikituen Jostunek,
Amaia Elizagoien & Irati Celestino

Antolatzaileak / Organizan:
Iruñeko Udala / Nafar Ateneoa

Isiltzen joan zirenak

Lurdes Iriondo – Hego haizearen ipuinak

Lurdes Iriondo (1937-2005) Gipuzkoan sortu zen eta Euskal Herriak eman duen artista handietako bat da. Ikastolen aldeko ekimen batean kantuan hasi eta handik aurrera plazaz plaza urteak pasa zituen. Euskal kanta berriaren sortzaile nagusietakoa izan zen 1965 inguruan, eta Ez dok amairu-ko izen handia. 

Ehunka kontzertu eman zituen, baina garaia zaildu egin zen, eta egoera politikoak eta osasun arazoak medio, 1978an plaza utzi eta haurrendako kantu eta ipuinak idazten ibili zen urte luzez. Gaur, zoritxarrez, jende askok ahaztua du lehenengo aldiz Euskal Herrian publiko aurrera kantautore lanetan plazaratzera ausartu zen emakume hau: Lurdes Iriondo. Bera isildu zen, eta bere musika isildu dugu. 

Kontzertu dramatizatu honetan, entzun ahalko dituzuen kantuetako batzuk hauek dira: Nahi zua jin, Errota zahar maitea, Maitasun honek zugan dirudi, tiriki tauki tauki, 

Hala ere… 

Lan honen bitartez, Lurdesen kantak eta Hego haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan ditugu, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikekin amestuz, utzi zigun ondarea berreskuratuz. Haurtzaroari eta isildu zirenei eskainitako kantu bat da, bere ipuin eta abestiak ederregiak baitira, hego haizeak bakarrik jakin ditzan.

Las que se fueron silenciando

Lurdes Iriondo – Cuentos del viento del sur 

Lurdes Iriondo (1937-2005) nace en Gipuzkoa; es una de las grandes artistas del País Vasco. Empezó a cantar  para una iniciativa a favor de las ikastolas y desde entonces pasó años de plaza en plaza. Fue una de las principales creadoras de la nueva canción vasca hacia 1965 y uno de los grandes nombres de la iniciativa Ez dok amairu.

Ofreció cientos de conciertos, pero los tiempos se complicaron, y debido además a problemas de salud, en 1978 abandonó la plaza para escribir canciones y cuentos infantiles. Hoy, desgraciadamente, mucha gente ha olvidado que Lurdes Iriondo fue la primera mujer cantautora que en Euskal Herria se atrevió a salir a cantar delante del público. Ella se calló y nosotros silenciamos su música.

Algunas de las canciones que se podrán escuchar en este concierto dramatizado, son: Nahi zua jin, Errota zahar maitea, Maitasun hori zugan, tiriki tauki tauki, Hala ere…

Con este trabajo hemos querido rescatar las canciones de Lurdes y la colección de cuentos Hego haizearen ipuinak (1973), jugando con sus imágenes simbólicas, soñando con las músicas, recuperando el legado que nos dejó. Es un canto dedicado a la infancia y a los que se callaron.