2 Mar./ Emakumea eta zientzia: estereotipoak apurtzen

Mujer y ciencia: Destruyendo estereotipos.

Día: Martes, 2 de marzo de 2021
Hora: 19:00
Lugar: Civivox Iturrama, Calle Esquíroz, 24
Plano de localización: aquí

Entrada gratuita: Aforo limitado a 28 personas.
Reserva de invitación aquí antes del 01/03/2021
o en ateneo@ateneonavarro.es o en el 948 275 302  de 10:00 a 13:00 h.

Ponentes: Lorea Argarate, Uzuri Albizu, Martin Etxauri “Txo!?”, Maitane Alonso Monasterio
Moderadora: Ines Castiella, Nafar Ateneoko Zientzia eleduna / Vocal de Ciencia del Ateneo Navarro
Organizan: Iruñelo Udala / Ayuntamiento de Pamplona eta  Nafar Ateneoa / Ateneo Navarro

Emakumea eta zientzia: ‘estereotipoak apurtzen
/ Mujer y ciencia: Destruyendo estereotipos

Hizlari arituko diren  pertsonak zientzia-teknologia munduan aritzen dira, gustuko dute egiten dutena, gaurkotasun handikoak dira egiten dituztenak, baina ez dira ‘frikiak’, gutako beste edozeinen modukoak dira. 
Kontatuko digute:
– Nola sartu ziren ‘zientziaren munduan’
– Beraien egunerokoaren gauza ‘dibertigarriak’ edo ‘modernoak’
Ondoren beraien eta entzuleen artean solasaldi bat sortzea da asmoa.

Las ponentes son personas que trabajan en ámbitos de ciencia y tecnología, les apasiona lo que hacen, trabajan en temas de gran actualidad, pero no son ‘frikis’, tienen las mismas prferencias, gustos y aficiones que cualquiera de los presentes. 
Nos contarán:
– Cómo se sumergieron en ‘el mundo de la ciencia’
– Su día a día, la actualidad de aquello que realizan y la parte divertida
Posteriormente, se abrirá una ronda de preguntas entre los asistentes que pueda dar lugar a una tertulia.

Lorea Argarate 
Lorea Argarate Zubia Bilbon jaioa da, 1990ean. Fisikako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, laugarren mailara arte, eta, gero, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua egin zuen, Deustuko unibertsitatean. Han egin zituen Industria Antolaketako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, Big Data eta BI programa berria ere, eta bertan egin ditu bi urte bekadun moduan, Learning Lab laborategian, ikerketa-laguntzaile lanetan. Orain TZBZ kooperatibaren barruan dagoen “The Makery” espazioan dabil produktuen diseinu eta prototipoen garapen lanetan. Klarinete-jotzailea izateko karrera osoa egin zuen eta  musika elektronikoarekin hasi zen ; gaur egun  “Las Tea Party DJs” bikotearen kideetako bat da.

Lorea Argarate, estudió Física en la Universidad del País Vasco, hasta cuarto curso, y posteriormente, el Grado en Ingeniería en Tecnologías de la Telecomunicación en la Universidad de Deusto. Allí también realizó el Máster Universitario en Ingeniería en Organización Industrial, el Big Data y el nuevo programa BI, donde ha trabajado durante dos años como becaria en el laboratorio Learning Lab como ayudante de investigación. Actualmente trabaja en el espacio “The Makery” dentro de la cooperativa TZBZ,  en el diseño y desarrollo de prototipos de productos. Estudió la carrera para ser clarinetista y posteriormente se interesó por la música electrónica; hoy en día es una de los miembros del grupo  “Las Tea Party DJs”.

Uzuri Albizu 
Matematikan lizentziatu ondoren, Matematikaren Didaktikan Masterra, eta Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan Masterra egin zituen. Jarraian, beste master bat ere egin zuen: Ikerketa Feministak eta Generokoak. 2016tik, matematikako irakasle da EHUren Gasteizko Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, eta 2018tik tesia egiten ari da, EHUko Ikerketa Feministak eta Generokoak Doktoretza programan, hezkuntza matematikoari buruz.  Ikerketa honek zientzia eta generoa konstruktu sozial elkar eraikitzailetzat ditu. Mundu zientifikoetan genero sistemek hartzen dituzten formen berri eman nahi du, eta arau horiei aurka egiten dien diskurtso eta praktiketan arakatu.

Tras licenciarse en Matemáticas, cursó el Máster en Didáctica de las Matemáticas y el Máster en Enseñanza Secundaria. A continuación realizó otro máster: Investigaciones Feministas y de Género. Desde 2016 es profesora de matemáticas en la Facultad de Educación y Deporte del Campus de Vitoria-Gasteiz de la UPV/EHU y desde 2018 está realizando su tesis en el programa de doctorado de Estudios Feministas y de Género de la UPV/EHU sobre educación matemática. Esta investigación considera la ciencia y el género como constructos sociales que pueden interactuar. Pretende dar a conocer las formas que adoptan los sistemas de género en los mundos científicos y explorar discursos y prácticas que contradigan dichas normas.

Martin Etxauri “Txo!?
Iruñea, 1977. Arte Ederretako lizentziaduna, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko masterra eta Arte Garaikideko Ikerketako doktoregoa Euskal Herriko Unibertsitatean. Autodidakta moduan ari da etengabe prestatzen eta ikus-entzunezko artista eta VJ izateaz gain, ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa/web ere izan da. Ikus-entzunezko performanceak, instalazio interaktiboak, mapping proiektuak, grafiko sortzailea eta 3D inprimaketarekin lotutako proiektuak garatzen ditu, betiere mundu digitalaren inguruan lan eginez, teknologiarekiko ikuspegi kritiko batekin. Artista eta baliabide berrietan ikertzaile bezala dihardu. Teknotrakitana arte eta teknologiako kolektiboaren eta VJs Dropezframes-en taldeko kide fundatzailea da, eta, beste disziplinen artean, live coding, musika garaikidea edo dantza ere uztartzen duten  lankidetza-proiektuetan arlo bisualaren arduradun modura parte hartzen ohi du.

Iruñea, 1977. Licenciado en Bellas Artes, Master en Arte Contemporáneo Tecnológico y Performativo y Doctorando en Investigación en Arte Contemporáneo por la Universidad del País Vasco. En continua formación autodidacta, además de artista audiovisual y VJ, ha sido ilustrador y diseñador gráfico/web. Desarrolla performances audiovisuales, instalaciones interactivas, proyectos de mapping, gráfica generativa y proyectos relacionados con la impresión 3D, siempre trabajando en torno al mundo digital con una mirada crítica a la tecnología. Miembro fundador del colectivo de arte y tecnología Teknotrakitana y del colectivo de VJs Dropezframes, acostumbra a estar a cargo de la parte visual en proyectos colaborativos que incorporan live coding, música contemporánea o danza, entre otras disciplinas.

Maitane Alonso Monasterio
Sodupe, Bizkaia 2001. Maitane Alonso Monasterio 20 urteko ikertzaile eta asmatzailea da, eta gaur egun Medikuntzako ikasketak egiten dabil. Elikagaiak kontserbatzeko makina berritzaile bat sortu du; horren bidez, iraunkortasuneko lehen saria jaso zuen, eta mikrobiologiako bigarrena, Massachusettseko Teknologia Institutu entzutetsuak (MIT) antolatutako zientzia- eta teknologia-munduko lehiaketa garrantzitsuenean. Bertan, bere ideia NASAri azaltzeko aukera izan zuen, eta, errekonozimendu gisa, MITek asteroide bat bataiatu du bere izenarekin.

Sodupe, Bizkaia 2001. Maitane Alonso Monasterio es una joven investigadora e inventora de 20 años, que actualmente cursa estudios de Medicina. Ha creado una máquina de conservación de alimentos innovadora, por la cual recibió el primer premio en sostenibilidad y el segundo en microbiología en el certamen más importante del mundo de ciencia y tecnología, organizado por el prestigioso Instituto de Tecnología de Massachusetts (MIT). Allí tuvo la oportunidad de explicar su idea a la NASA y, como parte del premio, el MIT bautizóa un asteroide con su nombre.